PASARTEA

Herenegun hil zen Hasier Etxeberria (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957) idazle, kazetari eta kultura dibulgatzaile nekaezina, biriketako gaitzaren ondorioz. 25 urte lehenago ere izan zuen gaitz bera; hura gainditu zuen.

«Literaturak minak kitatzeko balio duen segurantziaz bizitu naiz harrezkero, eta hala, bide beretik, nire eztarrian aurkitu berri zizkidaten kartzinomak pasatu egin nizkion Damian Arruti izeneko nire pertsonaia gaixoari Eulien bazka eta Mutuaren hitzak eleberrietan. Haren lepoan jarri nire gaitzak», idatzi zuen orduko hartan. Oraingoan, ezin izan du gaixotasuna garaitu.

http://www.berria.eus/paperekoa/1917/028/001/2017-03-30/kultur_eltzeko_perrexila.htm