Hilabete besterik ez da geratzen aurtengo Mintza Egunerako!
 
Zuen taldeetan animatuta al dago jendea? 
 
Informazio guztia duzue www.mintzalaguna.eus-en eta www.topagunea.eus atarian. Bietan jarri dugu albiste bana. Dena den, zenbait kontu gogorarazi nahi dizkizuegu: 
 
- Gogoratu: aurten Taberna ibiltaria izango dugu!
 
 Taldeka abestera animatu nahi zaituztegu, denon artean giro aparta jarriko dugu! www.mintzalaguna.eus atarian, eskuin aldean, kantutegia duzue, bertatik gustukoen duzuen abestia aukeratzeko. Nahi baduzue, kantutegia zuzenean jaitsi dezakezue hemen.