ARTEDRAMAK PROIEKTU BERRIA DAKAR

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa izango dugu 2018ko hau,

eta lehen urteko poz eta ilusio berdinarekin prestatu dugu!
Bi hitzetan esateko, astebetez, euskara hutsean, arte eszenikoetan murgiltzeko aukera da

Aulestin antolatzen duguna.
8 orduko 6 ikastaro, ikasi eta partekatzeko.
Antzerkilari nahiz zaleentzat, topagune bat.

 

Beti badago zer eskainia, hausnartua, landua… Bide horretan bidelagun aurten,

Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan eta Javier Barandiaran, Pako Revueltas,

Iraitz Lizarraga eta Mizel Théret gonbidatu ditugu gurera.
Zabalik dugu izena emateko epea!!!
Jarri gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean,

edo 633.567.646 zenbakian.
Arin ibili, lekuak oso mugatuak dira eta!