Honen berri Olarreta Elkarteko Zuzendaritzatik dator:

Urtarrilaren 8an, Larrabetzuko frontoian euskara eta berdintasunaren aldeko jaialdi bat antolatu genuen, Darabilgu plataforma, zutunik! emakume taldea eta Udalarekin batera: pala tenis modalitatean jokatutatako txapelketa mixto bat (bikote guztiak neska-mutilak izan ziren), parte hartze politarekin, guztiok gogotsu jokatu zutelarik. Mila esker zuen parte hartzeagatik.

 

 

Txapelketaren aurretik, umeek prestatutako aurkezpen polit bat ikusi genuen, eurek pintatutako pankarta bat erakutsiz, eta euren artean ere prestatutako koreografia ederraz gozatu ahal izan genuelarik. Umeak, zoragarriak zarie!

Ondoren, eskuz egindako oroigarri banaketa berezi bat egin genuen (eskerrik asko Elsa artistari):

– Etxahun Lekueri, Bizkaiko bertsolari txapeldunari, Larrabetzun eta pilotaren inguruan urteetan zehar euskararen alde egindako lanagatik.

– Larrabetzuko pilotarien izenean, Naia eta Irantzuri, Bizkaiko pala txapeldunei, urteak daramatzatelako lanean, neska pilotarien maila altua erakutsiz, beti euskara ahoan.

– Larrabetzuko Zutunik! plataformako kideei, emakumearen eskubideen aldeko lan emankorra eskertzeko.
  Hau antolatzen lagundu zuten eta bertara joan ziren guztioI eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta Olarreta Pilota Elkartean euskara, berdintasuna eta kirolaren alde lanean jarraituko dugula esanez agurtzen zaituztegu.