Kaixo lagun!

Mezu honen bidez ARTIZARRA, aditu euskaldunen sare-soziala aurkeztu nahi dizugu, eta bertan parte hartu dezazun gonbidatu.


ARTIZARRA INGUMA datu-basetik abiatu da, eta bi helburu ditu:
profesional eta ikertzaileak harremanetan jartzea alde batetik, eta alorrean alorreko gaien inguruko eztabaidak eta hausnarketak sustatzea bestetik.
Oso erraza da;web gunera sartu eta datuak osatu behar dituzu.
Azkenik, maiatzaren 9an, asteazkena, Bilboko Bilborock aretoan arratsaldeko 18:00etan egingo dugun aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu.
Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Iñaki Alegria UEUko zuzendari-ohiak; Itziar Garate fisikariak;Xabier Landabidea komunikazioan adituak; Nagore Elu biokimikariak;  XanO taldeak eta Pantxika Telleria dantzariak.

ARTIZARRAren orbitan elkartuko garelakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena,
Kepa Sarasola Gabiola

UEUko zuzendaria