2018ko Literaturaz berbetanen azkena etzi burutuko dugu:

Zaldi mamarroa berbagai, Ekaitz Goienetxea berbalagun

XX. mendeko 80.hamarkadan, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen herri batean, heroinak belaunaldi oso bat desagerrarazi zuen. Bizirik irautea lortu zuten apurren eta euren ondorengoen arteko harremanak kontatu zituen Ekaitz Goienetxea bermeotarrak Zaldi mamarroa nobelan. Ekaitzegaz beragaz batera egingo dugu berba ordukoez ...