Larrabetzuko parte-hartzaileen artean inkesta bat zabaldu genuen.

Jakin gura genuen zein den Euskaraldiaren praktikak utzi dizkigun sentipen eta iritziak. 

138 lagunek erantzun dute sei galderako formularioa. Hona hemen ondorioak

 




 Hona hemen artikulu sortatxo bat hizkuntza ohiturez eta elebitasunaz.

Zuk zer uste duzu, irakurle?

Aukeratutako hizkuntza erabiltzeko proposamena, Joxe Mari Muxika Arrieta, Arrasate Euskaldun Dezagun-eko kidea

Elebitasunaz enegarren aldiz, Joxe Maniuel Odriozola, Euskara irakaslea

Hizkuntza ohituren aldaketaz, Joxe Maniuel Odriozola, Euskara irakaslea


 
Eskola Feminista dela-eta, urtarrilean, otsailean eta martxoan Literaturaz berbetan, eguenetan barik, eguaztenetan bilduko gara. 
Bihar hasiko gara, urtarrilak 16 dituela. Goseak janak hartuko dugu berbagai, Idurre Eskisabel gure artean dugula
19:00etan hasiko gara, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean

  • Urtarrilaren 20an igandean, Labasu egingo dugu Lezamako baserri batean. Ostean talo egiten ikasiko dugu 

NON: Lezaman. (Eskola berrietako aparkalekuan geratuko gara denok batera joateko).

NOIZ: Goizeko 11:00etan

Izena eman behar da (635.75.35.95) urtarrilaren 17a baino lehen

PREZIOA: 6€ nagusiok eta 3€ umeek