Garikoitz Goikoetxeak, BERRIAko kazetariak idatzi du liburua. Elkarrizketa irakurri gura baduzu hemen klikatu
ZER EGIN DAIKET NIK EUSKEREAREN ALDE?
Euskararen Nazioarteko Eguna, 2016
Adierazpena
Abenduaren hirua pozik bizitzeko eguna dogu euskaldunok. Orain dala berrogei urtera arte gizartean gainbehera joian euskerea hazkunde argian jarri dogu. Gehien bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez bere, gazteen hizkuntza izatera pasatu da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dauzan eremu sozialetan bere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera.
Atzo, abenduaren 4an, Lezamatik berbalagunek prestatutako ibilaldi ederra gozatu ostean, Txorierriko euskera elkarteetako 100 bat bazkaltiar bildu ginen Baserri Antzokian, gauza bi ospatzeko:
Aikomen 2011ko Euskararen Eguna ospatzeko Larrabetzun antolatu genuen txorierriko berbeteari buruzko jolasetik galbahetutako batzuk:
ABAZUZEA: txingorra
AITEXEA: aitaginarreba
ALDREBESTARA: iruntzitara
ALEKO BEROA: Bero itzela
ANPULUA: Malkoa
ASAU: Urrun
ASKEA ALTUA: gosea paseu
ATZA: ardura edo eginbeharra
ATOAN: Segituan, berehala
ATZEA GARBI: Zorrik ez izan
BARAUSI: Armoseu, gosaldu
BASEA: Lokatza, lupetza
BEILEGIA: Horia
BELU: Berandu
BETERREA: Pazientzia gutxikoa
ERRENA: Erraina
ESTARTA MUTILE: Ezer ez daukana, kale gorrian bizi dena
ESTARTIE: Bidea
FIRUE: Haria
GALAPAN: Karraderan, korrika
GALTZUE: Animalie jateko ematen zaien belar sikua
GARBIKUZIA: Garbiketa
GATXA: Zaila
GESU: Une laburra
GILISTRUE: Oihua
GINARREA: Erratza
KURTZEROA: Bidegurutzea
INITAZIE: Txingorra
INIZITUE: Tximista
IRISADOREA: Esnetik bitsa bereizteko tresna, koladorea.
ITUXURIE: Itokina
ITZEBAGIEK: Atzamar edo behatzetako zauriak
JAKANA: Jaten ez duena
JORRAIE: Landatzeko erabiltzen den aitzur txikia
KAKOA: U formadun aitzurra
KASERUE: Ehiztaria
KATAMIXERRA, KATUMIXERRA, MIXERRA: Urtxintxa
KATILUE: Asabako kikara
KÍKATZA: Zotina
KIRIKOLATZA: Trikua, kirikiñoa, sagarroia
KOIU: Hartu
KOKILE: Ontzia, moldea
KOTXOA: Harra, zizarea
LEIE: Goizeko izotza
LOHIA: Zikina
LOTU: Geratu, hitzordua adostu
LUPUE: Okerra, gaiztoa
MARMITE: Lapiko handia
MOTZA: Itsusia
MUNEPE: Behera begira dagoen dena
NESKATO BARDINGOA: 8-10 urteko neskatila
NONOR, NONON, NONOK … – Norbait, nonbait,norbaitek...
ORATU: Heldu, eutsi
ORKOLOA: Hatzamar lodia
PARAJE: Hur, hurbil, gertu
PARTIDEA: Asko
PEKOROTZA: Behi zein zaldien kaka
PIZPITIE: Saltseroa ( andrazkoa)
POTXINGOA: Putzu txikia
SANO ONDO: Oso ondo
SORKIE: Sukaldeko lanetan erabiltzen den trapua. Aintzina zama buru gainean eroakeran burua babesteko erabiltzen den trapua.
TERTZIO HONETAN: Garai, sasoi honetan
TROINUE, MOROPILE: Korapiloa
TRUGOIA: Trumoia
TXANTXURREK: Umeei ateratzen zaizkien lehen haginak
TXAPINE: Artilezko galtzerdia
TXATALA: Zati txikia
TXIBISKERIAK: Gozokiak, golosinak
TXIKERRA: Txikia
TXILIPITAINEA: Tximeleta
TXITXIRRI: Deabrua
TXOLETA: Astadun metalezko edalontzia
TXOLINE: Heldulekua duen kikara. Astadun katilua.
TXOTOA: Txanoa
UME TRABESA: Ume okerra, bihurria
URKARAIXOA, URKARIXOA: Igela
ZUSTRUKUE, USTRUKUE: Ortzadarra
ZATIE GEHIAGO: Askoz gehiago
ZINTARRIA: Espaloia