Gramatika


Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian. Har dezagun adibide bat:
"gogoak ditut zurekin afaltzera joateko".

Bistan da, gaztelaniaren "tengo ganas" delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da "zurekin afaltzera joateko gogoa dut" edo "zurekin afaltzera joateko gogoz nabil"esatea.

Ikus ditzagun beste adibide batzuk:

- "Baditugu hori lortzeko itxaropenak" "Badugu hori lortzeko itxaropena"

- "Baditugu hori lortzeko asmoak" "Badugu hori lortzeko asmoa"

- "Zeruak estalita egon ziren atzo"  "Zerua estalita egon zen atzo"

- "Gogoak ditut zurekin afaltzera joateko" "Zurekin afaltzera joateko gogoa dut"