Larrabetzun euskararen erabilera sustatzea
Garikoitz Goikoetxeak, BERRIAko kazetariak idatzi du liburua. Elkarrizketa irakurri gura baduzu hemen klikatu
ZER EGIN DAIKET NIK EUSKEREAREN ALDE?
Euskararen Nazioarteko Eguna, 2016
Adierazpena
Abenduaren hirua pozik bizitzeko eguna dogu euskaldunok. Orain dala berrogei urtera arte gizartean gainbehera joian euskerea hazkunde argian jarri dogu. Gehien bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez bere, gazteen hizkuntza izatera pasatu da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dauzan eremu sozialetan bere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera.
Atzo, abenduaren 4an, Lezamatik berbalagunek prestatutako ibilaldi ederra gozatu ostean, Txorierriko euskera elkarteetako 100 bat bazkaltiar bildu ginen Baserri Antzokian, gauza bi ospatzeko: