E, gazte! 15-25 urte bitartekoa bazara, eta datorren astean zeozer desberdina egin gura baduzu, erdu gugaz eta froga egizu
Larrabetzuko hainbat gaztek ari dira parte hartzen auzolangintza tailerrean. Astelehenean Lekuetarren parajean ortuariak erein eta soloa garbitzen ibili ziren.
Konpostajeari ekin zioten gazteek bigarren ekitaldian, eta zabor preziatuaren artean lan egiten jardun zuten martitzeneko goiz berotsuan.
Gazteok, mila esker Eleizalde eta Gaztelurako bidea lotzen duen larrabidea zabaldu eta garbitzeagatik!
Orientazio kontuetan ibili ziren mendi, larra eta erreketan...