Honen berri Olarreta Elkarteko Zuzendaritzatik dator:
Urtarrilaren 8an, Larrabetzuko frontoian euskara eta berdintasunaren aldeko jaialdi bat antolatu genuen, Darabilgu plataforma, zutunik! emakume taldea eta Udalarekin batera: pala tenis modalitatean jokatutatako txapelketa mixto bat (bikote guztiak neska-mutilak izan ziren), parte hartze politarekin, guztiok gogotsu jokatu zutelarik. Mila esker zuen parte hartzeagatik.
Udaberria hasi orduko Gym Berdea-ko lagunek eskolako umeekin batera landara berriez jantzi zuten hainbat lorategi, ikusten denez.
Paula Kasarez hizkuntzalariak euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako tailerra prestatu zigu.
Aikomen Etxahun Lekue bertsolariak sortutako berbekin Daltondarrak taldeak beren beregi sortu zuen kanta, euskararen egunean herriko hainbat lagunekin batera aurkeztu zutena.