Eskola Feminista dela-eta, urtarrilean, otsailean eta martxoan Literaturaz berbetan, eguenetan barik, eguaztenetan bilduko gara. 
Bihar hasiko gara, urtarrilak 16 dituela. Goseak janak hartuko dugu berbagai, Idurre Eskisabel gure artean dugula
19:00etan hasiko gara, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean

2018ko Literaturaz berbetanen azkena etzi burutuko dugu:

Zaldi mamarroa berbagai, Ekaitz Goienetxea berbalagun

XX. mendeko 80.hamarkadan, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen herri batean, heroinak belaunaldi oso bat desagerrarazi zuen. Bizirik irautea lortu zuten apurren eta euren ondorengoen arteko harremanak kontatu zituen Ekaitz Goienetxea bermeotarrak Zaldi mamarroa nobelan. Ekaitzegaz beragaz batera egingo dugu berba ordukoez ...


Hurrengo saioa, laster, ekainaren 14an. Berbagai: Xabier Mendiguren Elizegiren Zu entzuteko gaude izango dugu. Hona hemen egileak berak liburuari buruz aurkezpenean esanekoak: 

https://www.youtube.com/watch?v=qZzX0_eSQUQ


Aurreko barikuan, seigarren mailako eskolako umeek liburu irakurraldi ederra eskaini ziguten.

Eskerrik asko haiei, eskolako irakasleei eta gurasoei!!