bertso 2

 

Pasaden ostiralean AEK-ko ikasle batzuk ITALLEN bertso eskolan aritu ziren bertsolaritzaren lehenengo urratsak jorratzen, Etxahun eta Peru maisuak zirela. Hemen euren esperientzia:

 

"Gutxi genekien bertsolaritzari buruz, horregatik, oso interesgarria izan da ezaugarri batzuk ezagutzea, adibidez: egiturak, errimak, doinuak, nola antolatzen duen bertsolariak bere burua bertsoa egiten hasi baino lehen... Uste dugu bat batekoak egitea oso zaila dela, guk paperean egin dugu eta kosta egin zaigu. Dena den, kopla txiki politak osatu ditugu Etxahun eta Peruren lagutzaz. Oso gustura egon gara eta saioa oso atsegina izan da. Ederto pasa dugu."

 

bertso 1