Euskara hobetzen

Azken urteotako berrikuntza ugari izan ditu elkarren arteko komunikazioak, eta euskara ere egokitu dugu modu berri horietara. Hona hemen adibide batzuk:

  • arroba esan beharrean, a bildua esaten dugu euskaraz.
  •  tuit-en ordez,txio esaten dugu,eta tuiteatu esateko txiokatu asmatu dugu.
  • # hashtag edo almohadillahitzaren ordaina emateko, traola erabiltzen dugu. Arrantzarako tresna horren forma berdina duelako erabiltzen da gaur egun # ikurra izendatzeko ere.


Euskaltzaindiaren arabera:

  • Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean, puntua jarriko dugu: Atano X.arekin, XX. mendean,
  • Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela idatzi: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren. Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…

21. gelditu da atzoko lasterketan……..hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan

 5.a naiz lan-poltsetako zerrendan….bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan

 Aikor!:

Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.

ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan?

BosTgarren gelditu naiz (OKERRA)

Bosgarren gelditu naiz 

 Eta Aikomen!: 

  • Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, eta abar.
  • Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:

Jonek eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE  (ez)    Jonek eta Anek liburu baNA erosi DUTE  (bai)

-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu

Hamar milaNA pezeta dauzkagu           HamarNA mila pezeta dauzkagu

Bost milioiNA eman dizkigute               BosNA milioi eman dizkigute

EHULKU (moldatua)


Atari-zenbakiaren aurretik koma jarri behar da? Solairua eta eskua nola lotu behar dira? Eta posta-kodea eta herriaren artean zerbait idatzi behar da?

Hona hemen gomendatzen diren moldeak:

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusia 85, 6-B, Agurain

Kale Nagusia 85, 6-B, 01200 Agurain, Araba

Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia

Kale Nagusia 34, 5, Arrasate

Ledesma 20, 4.a bis

Plaza Berria 44, 4. A

Zapatari 12, loia


“Bat baino gehiago” esapidean, bi elementuek eraman behar dute deklinabide-atzizki bera; beraz, “batek baino gehiagok…, bati baino gehiagori…” esapideak dira zuzenak.

Hona hemen adibide batzuk:

  1. - Hamar mila pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.
  2. - Bati baino gehiagori lelokeria irudituko zaio

Izenlagunetan, ordea, gehiago hitzari bakarrik eransten zaio –ko atzizkia:

  1. - Elkartean badira 65 urteko baino gehiagoko pertsonak.
  2. - Elkartean badira 65 urte_ baino gehiagoko pertsonak

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak / Patxi Petrirena


Bide-seinaleak, errotuluak: *EUSKALTEGI,*SAGARDOTEGI

EuskaltegiaErrotulua: SAGARDOTEGI

Zer iragartzen du bide-seinale honek? Euskaltegia, eta ez *euskaltegi.

Eta errotuluak, *sagardotegi?

Euskaraz errotuluak-eta artikuluarekin idatzi behar dira;

hortaz, bide-seinale horretan EUSKALTEGIA jarri behar zuen,

eta errotuluan SAGARDOTEGIA, eta ez*SAGARDOTEGI.