Aupa Belarriprest!
Kaixo Ahobizi!
Heldu gara #EtxealditikEuskaraldira ekimenaren azken fasera. Astebete pasa honetan hainbat larrabetzuarrek hartu duzue parte ekimen honetan balkoi eta leihoetan koloretako biribilak jarriz, proposatutako ariketetan parte hartuz, argazkiak partekatuz...
Oraingo honetan azken proposamen bat egitera gatoz: astebete pasa honetan izandakobizipenak, sentipenak partekatzeko eskaera egin nahi dizuegu.
Bizipenak gogora ekarri eta zerbait sortzea da proposamena (bertsoa, kanta, argazkia, marrazkia...). Maiatzaren 1a eta 2a izango ditugu horretarako eta maiatzaren 3an sortutako hori partekatu, sareetara igo, izan ere, igandean ekintza bateratua egingo da eta guztion bizipenekin beteko dugu sarea.
Sormena erabili, zerbait sortu eta elkarbanatu!
Bidali zure ekarpena: darabilgu@darabilgu.