Euskarari hauspo emateko kanpaina bi dugu egunotan gure artean:
ERRIGORA, "nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" eta IKASKOLI, Eguberriko saskiak, Xiberoko ikastolen alde.
Errigorako kanpainaz gehiago jakiteko, errigora.eus webgunera jo. Eskaerarik egin gura izanez gero, zuzenean, webgunean bertan badago egiterik: kasu horretan, banaketa-puntu bat aukeratu beharko zenukete kutxak jasotzeko.
Zuberoako ikastolen kanpainaz gehiago jakiteko, jo BERRIA egunkariko artikulura. Bertan esaten den gisan, www.ikaskoli.eus webgunean egin behar dira eskaerak. Eta hemen Ahoz Aho TB saioko bideoa