ABENDUAREN 4an BAZKALTZEKO GONBIDAPENA
Txorierriko euskaltzaleok badugu aurten zerbait berezia ospatzeko: Baserri Antzokia, euskararen arnasgunea, estreinatzea elkarrekin. Elkartuta poza eta etorkizuna indartsuagoa da eta.
Horregatik, abenduko Euskararen Naziorteko Egunaren harira, gure arteko jaitxo bat antolatzea interesgarria iruditu zaigu. Hori horrela, abenduaren 4rako (domeka) bazkaria eta bazkalondoa girotzeko musika taldea zuzenean (Keu Agirretxea) antolatu ditugu. Beraz, erreserbatu eguna, jai polit bat egiteko modua izango baitugu.
Helduen menua: 20€
Umeen menua: 10€ Barazkijale eta zeliakoentzako menuak egongo dira aldez aurretik eskatuta. Tiketak salgai: 635753595