Arabar Errioxako Mintzalagunek Hondarribiakoei hartu diete lekukoa eta jadanik prest dute ekainaren 1erako egitaraua Lapueblan:

Autobusa Deriotik pasatuko da 9:25ean.

11:30  Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan

12:00 Bi  bista gidatu aukeran 3hauen artean:  

Ardo eta olio dastaketa herriko plazan. Tren turistikoa Covila upategira eta upategian bisita. Tren turistikoan Póveda parke naturalera bisita           

 

13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.

15:00 Bazkaria. Ikastolan
17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria Ansorregi, Larrañaga eta Andonegi Trikitilariekin. Ikastolan .

19:30 Dj Gotzon Dc  herriko plazan

Mintza eguneko txartelak  maiatzaren 24arte. 

 

Mintza egunera joateko autobusetarako txartelak eta bazkarikoak erosteko aukera maiatzaren 24arte egongo da mintzalaguna.eus webgunean edo  Arabar Errioxako Kuadrillaren egoitzako  euskara zerbitzuan, La Guardiako Euskaltegian, Oiongo Esukaltegian, Assa Ikastolan edo Bastidako turismo bulegoan.

Lau txartel mota. Bazkaria eta hamaiketakoa 22€. Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 14€. Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 30€. Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa umeak  20 €