"Nagusiak eskolara" ekimenaren bidez, herriko hainbat lagun eskolatik pasatuko dira, euren jakintza eta esperientziak ikasleei kontatzeko. Lehenengoa Sabin Arana izan da, eta "Larrabetzu eta burdina historian" gaia jorratu zuen. Hona 6. mailako gelako andereinoaren balorazioa:
"Gurekin Sabin Arana egoteaz, zorte haundia euki dugu. Oso gizon jatorra eta jakintsua dela iruditzen zaigu. Umeak eta ni, oso gustora egon ginen; herriko umeentzako aberasgarria, haien jatorria gehiago ezagutuz, eta niretzako gauza berriak ikasiz.
Eskerrik beroenak gurekin bere denbora eman duelako!