Atzo, urriak 12, hainbat lagun batu ginen Hori Bai Gaztetxean, hika, hitanoa, ba don eta ez don, toka eta doka... modu desberdinez deitzen diogun hizkera berezi eta erakargarri honi buruz apur bat gehiago jakiteko.
Larrabetzun gizonen artean oraindik mantentzen bada ere, nesken artekoa ia desagertuta dagoela esan daiteke. Solasaldiaren amaieran, gazte batzuk lanean jartzeko asmoa azaldu zuten, berba egiteko modu hau, neurri txikian bada ere, berreskuratu gurean. Parte hartu gura baduzu, Hori Baiko lagunekin jarri harremanetan, bertara joan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.
Eskerrik asko Aiora, Martxel, Maje eta Haritzeri, zeuen ezagutza eta esperientzia kontatzeagatik, eta baita etorri zineten guztiei, danok hartu baitzenuten parte, solasaldia aberastuz.