Udalerri euskaldunetan modu naturalean aritzen dira euskaraz haur gehienak eskolan, lagunartean eta kalean. Adin zehatz batetik aurrera, ordea, arnasguneetatik atera eta inguruko beste herriren batera joan behar izaten dute ikastera.
Pauso hori eman aurretik garrantzitsua da haurrek eta gazteek euskararen inguruko kontzientzia hartzea, euskari eutsi diezaioten eta inguruko herrietan ere euskararen arnasa zabal dezaten.
Horretarako tailer berria sortu du UEMAk. Aste honetan eman du lehen aldiz, Larrabetzuko eskolan. LH6ko ikasleekin aritu ziren UEMAko teknikariak, soziolinguistika edukiak lantzen: hizkuntza batentzat arnasguneak zein garrantzitsuak diren, ikasleek eguneroko hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko ariketak egiten, ikastera gune ez hain euskaldunetara joaten direnean aurkituko dituzten egoerak aurreikusten, eta abar.