OSO eta GUZTI
OSO zenbatzailea, oro har zatigarriak diren gaiekin bakarrik erabili daiteke.
GUZTI, ordea, zatiezinak diren gaiekin erabili behar da.
Esne OSOA edan behar duzu. Esne GUZTIA edan behar duzu.
Ur OSOA amaitu da. Ur GUZTIA amaitu da.
Denbora OSOA dago ikasten. Denbora GUZTIA dago ikasten.
Zegoen azukre OSOA bota diot. Zegoen azukre GUZTIA bota diot.
Tarta OSOA jan dugu.
Liburu OSOA irakurri behar dugu; ez atal bat.
Ikasgai OSOA ikasi dut; baita adibideak ere.
Euskal Gramatika Osoa. Entzi eta Ilari Zubiri _______________________________________________________________________
OSO eta GUZTI baliokide dira askotan, baina ez beti.
Ur guztia edan du
Ur osoa edan du
Gauza bera esaten aritu da denbora guztian
Gauza bera esaten aritu da denbora osoan
Hala ere, gero eta gehiago, OSO ari da hartzen GUZTIren lekua hiztun askoren artean. Halakoetan, GUZTIri eustea GOMENDATZEN du Patxi Petrirenak:
Egun guztia eman dugu lanean
Egun osoa eman dugu lanean
Ospetsu bihurtu da mundu guztian
Ospetsu bihurtu da mundu osoan
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena