BIZIA / BIZITZA / BIZIMODUA

 

 

Nahiz eta Euskaltzaindiak bi hitzen arteko bereizketa oraindik argitzeke daukan, askok honela bereizten dituzte bizia eta bizitza:

 

Bizia

Biologikoa da, landareen, animalien eta bestelako izaki bizidunen oinarrizko ezaugarrien multzoa da (elikatzea, haztea, ugaltzea...). Horregatik, honela idazten dira:bizia galdu, bizia kendu, bizia eman, bizia barkatu...

 

Halaber, izenondoa ere izan daiteke, bizirik dagoena adierazteko (adibidez, “arrain biziak”) edo bizitasuna/intentsitatea adierazteko (adibidez, “kolore biziak”).

 

Bizitza

Kronologikoa da, adinari dagokiona. Izaki bizidun baten jaiotzetik heriotzara doan denbora-bitartea da:

- “Jesusen bizitza; jaiotzatik heriotzara, bizitzako egun guztietan, zintzo jokatu zuen...”

 

Bizimodu hitzak, berriz, bizitzeko modua edo bizibidea adierazten du.

Eguneroko bizimodua iluna eta tristea iruditzen zaio.

- Bizimodua irabazteko lan egin behar izan zuen.