Hizkera sexistarik ez erabili

 

Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsonajende edo gizaki idatziko da.

 

Oro har mintzatzeko, -lari eta -ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez -gizon: esaterako, legelari, eta ezlegegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindarerabiliko da, eta ez iruinseme.

 

Tradiziorik gabeko hitzetan, -sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ezaktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*.

 

Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen.

 

Esaterako, jakin behar du childrenenfants edo hijoszer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak.

 

Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake.

 

Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoak,errege-erreginakmaisu-maistrakjaun-andreak,andre-gizonakneba-arrebak...

 

BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik.

 

[no] Angels Barcelo kazetari beltzarana

Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin.

 

[no] Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera.

Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik.

[no] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena.
[yes] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina 
Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.

 

[no] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryrieginiko elkarrizketa.
[yes] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak 
Hillary Rodhman Clintonieginiko elkarrizketa.

 

Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar.

 

[no] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen.

[yes] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk () osatu zuen.

 

Berriako estilo liburua