EZPADA
Nola erabili?
Baizik eta-ren sinonimoa da.
Ez ezazu egin agindutakoa, baizik eta nahi duzuna.
Ez ezazu egin agindutakoa, ezpada nahi duzuna.
…Chavela Vargasek ez ei zuen larunbat goizalde batean zendu gura, ezpada astelehen edo astearte arrats batean.
…Chavela Vargasek ez ei zuen larunbat goizalde batean zendu gura, baizik eta astelehen edo astearte arrats batean.
POESIA
Gauza txikiak oharkabean agurtzen ditugu lantzean-lantzean,
udazkenean hostoak galtzen dituen zuhaitzaren antzean.
Finean, tristezia ez da gauza sinpleen heriotza geldoa besterik;
bihotzean minbera daroatzagun gauza sinple horien heriotza besterik.
Leku zaharretara itzultzen gara beti, bizitza haiexetan maitatu genuela akorduan,
eta maite genituen gauzak zeinen ausente dauden jabetzen gara orduan.
Beraz, neskatxa, nahiz itzulerarekin amestu, ez hadi orain partitu,
maitasuna sinplea baita eta gauza sinpleak denborak irensten ditu.
Gera hadi berton, eguerdi beteko argiaren golkoan, hemen, mahaia jarrita eta ogia eguzkitan topatuko ditunan xokoan.
Beraz, neskatxa, nahiz itzulerarekin amestu, ez hadi orain partitu, maitasuna sinplea baita eta gauza sinpleak, denborak irensten ditu.
Leku zaharretara itzultzen gara beti, bizitza haiexetan maitatu genuela akorduan.
Chavela Vargas "las cosas simples", Miren Amuriza Plazak moldatua