“Bat baino gehiago” esapidean, bi elementuek eraman behar dute deklinabide-atzizki bera; beraz, “batek baino gehiagok…, bati baino gehiagori…” esapideak dira zuzenak.
Hona hemen adibide batzuk:
- - Hamar mila pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.
- - Bati baino gehiagori lelokeria irudituko zaio
Izenlagunetan, ordea, gehiago hitzari bakarrik eransten zaio –ko atzizkia:
- - Elkartean badira 65 urteko baino gehiagoko pertsonak.
- - Elkartean badira 65 urte_ baino gehiagoko pertsonak
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak / Patxi Petrirena