Euskaltzaindiaren arabera:
- Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean, puntua jarriko dugu: Atano X.arekin, XX. mendean,
- Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela idatzi: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren. Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…
21. gelditu da atzoko lasterketan……..hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan
5.a naiz lan-poltsetako zerrendan….bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan
Aikor!:
Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.
ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan?
BosTgarren gelditu naiz (OKERRA)
Bosgarren gelditu naiz
Eta Aikomen!:
- Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, eta abar.
- Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:
Jonek eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE (ez) Jonek eta Anek liburu baNA erosi DUTE (bai)
-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu
Hamar milaNA pezeta dauzkagu HamarNA mila pezeta dauzkagu
Bost milioiNA eman dizkigute BosNA milioi eman dizkigute
EHULKU (moldatua)