Anjel Lertxundi

 

Anjel Lertxundiren saioan 20 bat lagun bildu ginen, liburuaren idazketan egindako gogoetak eta bizitako gorabeherak jakiteko irrikan. Bizitzaren eta gaixotasunaren inguruko hausnarketekin hornitu zuen saioa, eta gure arteko batzuen esperientziekin aberastu.

 


 

labayru hiztegiak

Labayru Fundazioak webguneko hiztegiak (eta hiztegi fraseologikoa) mugikorrean kontsultatzeko aplikazioa garatu du. Play Storean zein App Storean "Labayru hiztegiak" topatu eta doan jaitsi. Offline erabiltzen da, internetera konektatu barik.


 

xabier amuriza

 

Xabier Amurizak 51 urte eman ditu kantuan, eta hari zor zaio bertsolaritzaren modernizazioa. Atzo, 75 urte beteta, plazako ibilera utziko duela iragarri zuen. Literatur sorkuntzan ariko da aurrerantzean, batik bat.

BERRIAko ARTIKULUA


bertso 2

 

Pasaden ostiralean AEK-ko ikasle batzuk ITALLEN bertso eskolan aritu ziren bertsolaritzaren lehenengo urratsak jorratzen, Etxahun eta Peru maisuak zirela. Hemen euren esperientzia: