Iragarri bezala, Karmelo Ayesta gurean egon zen atzo, bere liburua, "GOZA DAITEKE GEHIAGO. EUSKALDUN BATEN HIZKUNTZA-BIDAIA", aurkezten.
Dakizuenez, Berbalagun taldea badago Larrabetzun, eta oraingoan Gurasolagun taldea sortu da eskolaren inguruan. Ostegunean batzen dira, arrastiko 4:30ean, eskolako txinboetan. Eguraldi txarra egin ezkero frontoian aurkituko dituzu.
Animatu zaitez eta eurekin batu zeu be!
ABENDUAREN 4an BAZKALTZEKO GONBIDAPENA
Txorierriko euskaltzaleok badugu aurten zerbait berezia ospatzeko: Baserri Antzokia, euskararen arnasgunea, estreinatzea elkarrekin. Elkartuta poza eta etorkizuna indartsuagoa da eta.
Horregatik, abenduko Euskararen Naziorteko Egunaren harira, gure arteko jaitxo bat antolatzea interesgarria iruditu zaigu. Hori horrela, abenduaren 4rako (domeka) bazkaria eta bazkalondoa girotzeko musika taldea zuzenean (Keu Agirretxea) antolatu ditugu. Beraz, erreserbatu eguna, jai polit bat egiteko modua izango baitugu.
ZER EGIN DAIKET NIK EUSKEREAREN ALDE?
Euskararen Nazioarteko Eguna, 2016
Adierazpena
Abenduaren hirua pozik bizitzeko eguna dogu euskaldunok. Orain dala berrogei urtera arte gizartean gainbehera joian euskerea hazkunde argian jarri dogu. Gehien bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez bere, gazteen hizkuntza izatera pasatu da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dauzan eremu sozialetan bere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera.