Euskarari hauspo emateko kanpaina bi dugu egunotan gure artean:

ERRIGORA, "nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" eta IKASKOLI,  Eguberriko saskiak, Xiberoko ikastolen alde.

 Errigorako kanpainaz gehiago jakiteko, errigora.eus webgunera jo. Eskaerarik egin gura izanez gero, zuzenean, webgunean bertan badago egiterik: kasu horretan, banaketa-puntu bat aukeratu beharko zenukete kutxak jasotzeko.

 Zuberoako ikastolen kanpainaz gehiago jakiteko, jo BERRIA egunkariko artikulura. Bertan esaten den gisan, www.ikaskoli.eus webgunean egin behar dira eskaerak. Eta hemen Ahoz Aho TB saioko bideoa

 


Aupa berbalagunok!

Asteartero, goizez, mendira aterako gara berblagunok! Berbalagun Bizkaiko Bira (BBB) egiteko asmoz. Anima zaitezte!

Berbalagun Bizkaiko Bira. 1. etapa. Portugalete - La Cuesta auzoa (Zierbena)

Portugaleteko Bizkaiko zubian hasi dugu Bizkaiko Bira. Ibai ondotik Santurtzira, laster Mamarigatik Serantesen lehen aldapak hartu ditugu. Eguraldia ederra da eta apurka gora eginez tontorrera heldu gara (452 m). Bista oso ederrak goitik. Beste aldetik jaitsi eta Zierbenako La Cuesta auzora heldu gara. 10 km egin ditugu, eta gaurkoz nahiko deritzogu. Busa hartuta itzultzeko ordua da.

Hurrengo etapa ere laburra izango da .10 km inguru. Zierbanako La Cuesta auzotik Muskizeraino. Animatzen dena asteartean Katean 8:30etan. Kotxe bitan joango gara oraingoan.

ANIMATZEN bazarete, mesedez izena eman!

 

Txorierriko Berbalagun: 635753595  

www.aikor.com/txokoa/berbalagun


Solasaldia XABIER AMURIZArekin, darabilgun euskera-modua berbagai

Datorren barikuan, hilak 25, arratsaldeko 18:00etan.

ANGULERIn dugu harekin hitzordua

Ostean, Xabierrekin ikasi-adostutakoak lantzeko tailer txikia, AITOR FERNANDEZ DE MARTIKOENAren eskutik.

Hemen duzu gonbidapena

Eta hemen, gaia zein den zehatzago ikus dagizun ariketatxo bat: ea asmatzen duzun

Xabier Amurizak idatzitako artikulua: Kontrakultura