Larrabetzun euskararen erabilera sustatzea
Hona hemen artikulu sortatxo bat hizkuntza ohiturez eta elebitasunaz.
Zuk zer uste duzu, irakurle?
Aukeratutako hizkuntza erabiltzeko proposamena, Joxe Mari Muxika Arrieta, Arrasate Euskaldun Dezagun-eko kidea
Elebitasunaz enegarren aldiz, Joxe Maniuel Odriozola, Euskara irakaslea
Hizkuntza ohituren aldaketaz, Joxe Maniuel Odriozola, Euskara irakaslea
- Urtarrilaren 20an igandean, Labasu egingo dugu Lezamako baserri batean. Ostean talo egiten ikasiko dugu
NON: Lezaman. (Eskola berrietako aparkalekuan geratuko gara denok batera joateko).
NOIZ: Goizeko 11:00etan
Izena eman behar da (635.75.35.95) urtarrilaren 17a baino lehen
PREZIOA: 6€ nagusiok eta 3€ umeek
Egin jauzi eta segi euskaraz egiten!
Parte hartu al zenuen Euskaraldian? Ba orain jauzi egiten jarraitzeko garaia da.
Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza! Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!
2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Berbalagunen taldeetan, eta segi euskara ingurukoekin erabiltzen! Egin jauzi!
2018ko Literaturaz berbetanen azkena etzi burutuko dugu:
Zaldi mamarroa berbagai, Ekaitz Goienetxea berbalagun
XX. mendeko 80.hamarkadan, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen herri batean, heroinak belaunaldi oso bat desagerrarazi zuen. Bizirik irautea lortu zuten apurren eta euren ondorengoen arteko harremanak kontatu zituen Ekaitz Goienetxea bermeotarrak Zaldi mamarroa nobelan. Ekaitzegaz beragaz batera egingo dugu berba ordukoez ...