Udalerri euskaldunetan modu naturalean aritzen dira euskaraz haur gehienak eskolan, lagunartean eta kalean. Adin zehatz batetik aurrera, ordea, arnasguneetatik atera eta inguruko beste herriren batera joan behar izaten dute ikastera.

Pauso hori eman aurretik garrantzitsua da haurrek eta gazteek euskararen inguruko kontzientzia hartzea, euskari eutsi diezaioten eta inguruko herrietan ere euskararen arnasa zabal dezaten.

Horretarako tailer berria sortu du UEMAk. Aste honetan eman du lehen aldiz, Larrabetzuko eskolan. LH6ko ikasleekin aritu ziren UEMAko teknikariak, soziolinguistika edukiak lantzen: hizkuntza batentzat arnasguneak zein garrantzitsuak diren, ikasleek eguneroko hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko ariketak egiten, ikastera gune ez hain euskaldunetara joaten direnean aurkituko dituzten egoerak aurreikusten, eta abar.

 


Hona artikulu interesgarri bi, azken ikerketen berri ematen digutenak: 

 

  • Zein hizkuntzatan komunikatzen dira gazteak sare sozialetan?

 

Gazteen sareko 'klika'

 

  • Zer hizkuntzatan hitz egiten dute Euskal Herriko Twitter erabiltzaileek? 

Euskal Herriko Twitter erabiltzaileen erradiografia labur bat

 


Arabar Errioxako Mintzalagunek Hondarribiakoei hartu diete lekukoa eta jadanik prest dute ekainaren 1erako egitaraua Lapueblan:

Autobusa Deriotik pasatuko da 9:25ean.

11:30  Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan

12:00 Bi  bista gidatu aukeran 3hauen artean:  

Ardo eta olio dastaketa herriko plazan. Tren turistikoa Covila upategira eta upategian bisita. Tren turistikoan Póveda parke naturalera bisita           

 

13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.

15:00 Bazkaria. Ikastolan
17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria Ansorregi, Larrañaga eta Andonegi Trikitilariekin. Ikastolan .

19:30 Dj Gotzon Dc  herriko plazan

Mintza eguneko txartelak  maiatzaren 24arte. 


Aupa zuek,

Maiatzaren 12rako ibilbide bat antolatu dugu, Lezama -Derio.

Ibilibidearen ostean sarteneko egingo dugu BANeko txokoan,

Ekintza biak egiteko aukera dago edo bata zein bestea.

Informazio gehiago erantsita doakizue. 

Ondo izan

--

Txorierriko Berbalagun
    635.75.35.95
www.aikor.com/txokoa/berbalagun