merkataritza argazkia

 

Larrabetzuko Euskara Sustatzeko Erabilera Planaren barruan merkataritza alorra ere jorratu nahi dugu. Horretarako AHIZE aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri gara herriko taberna, denda eta bestelako zerbitzuetako hainbat gunetan komunikazio eta informaziorako kartelak gutxienez elebidunak izateko. Hemen duzu hitzarmena:

 


amamak

 

Nagusiak eskolara proiektuaren bigarren ekitaldian, gure amama batzuk bisitatu zuten eskola, 1go eta 2. zikloko umeei euren haurtzaroari buruzko informazio eta bizipenak kontatzera: baserriko bizimodua, eskolakoa, jolasak, kaleko giroa... Galdera asko egin zituzten umeek, eta danak oso gustura ibili zirela kontatu digute.


bide ertzean

 

Joxean Artzeren Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza liburuetako hainbat poemetan oinarritu ziren Bide Ertzean eta Metro Koadroka taldea, errezitaldia eta kontzertua modu dotore eta erakargarrian uztartzeko. Hori Bai gaztetxean gozatu ahal izan genuen ekitaldiaz.

 


Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpaina apirilarekin batera hasi da. Kanpainaren nondik norakoak ezagutzeko hemen klikatu  eta euskal liburuez gozatzeaz gain, erosteko %35ko deskontua eskuratu!!!