Zer da Baduzu?
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren, Bai Euskarari Ziurtagiriaren eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren elkarlanaren fruitu da www.baduzu.eus webgunea, euskal kontsumitzaileen kluba deitu duguna. Izan ere, bakoitzak bere eremuan, euskararen normalizazioa dugu helburu hiru erakundeok eta, bide horretan, Baduzu alor sozio-ekonomikoan eragiteko xedez sortutako tresna da.
Egian, euskaraz bizI nahi dugulako
...
Esperientzia berria da hau, eta elkarrekin zer ikasi eta zer konpartitu asko izango dugu. Izan ere, euskaldunoi zalantza berak sortzen zaizkigu hainbat egoeren aurrean: denda batean euskaraz ez dakitenean, solaskideak euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gauza ez denean, euskaraz ez dakien batek inguru osoa erdarara bultzatzen duenean…
Eguneroko egoera hauetan euskaraz aritzea eta hortik ikasitakoa konpartitzea da ekimen honen helburua; modu kolektiboan esperientziak trukatzea eta pausoak ematea, azken batean.
Norberaren egunerokoarekin eta bizipenekin lotzen diren abentura, praktika eta esperientziekin, adibidez. Hiztunen aktibazio ekimenak martxan jartzeko gida da hona
Garazi Arrulak bere liburuaz berba egingo digu otsailaren 15ean. Angulerin, arrastiko 19:00etan
https://www.youtube.com/watch?v=HtgU_5mzjzA