Eskolako gaztetxo eta irakasleei esker onez, liburuaren egunean egindako lan ikaragarriagatik. Eskerrik asko!!


BSH konpainiaren lantegia Gasteizen. / BERRIA

 

Hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoaren emaitzak aurkeztu dituzte. Ondorio nagusietako bat zera da, euskarari eusten diotenen ohituretara egokitu egiten direla gainerakoak.

 

 


jarraia135058

 Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari, pentsalari eta idazlearen obra osoa digitalizatu du Jakinek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hiru urteko lana izan da obra guztia biltzea eta katalogatzea, eta orain, sareko atari batean jaso dute. 2.000 dokumentu inguru daude irakurgai, edonoren eskura, eta dagoeneko kontsultatzeko moduan daude denak, atarian.

http://www.berria.eus/albisteak/135058/txillardegiren_testu_guztiak_atari_berean_bildu_ditu_jakinek.htm

 


Hilabete besterik ez da geratzen aurtengo Mintza Egunerako!
 
Zuen taldeetan animatuta al dago jendea? 
 
Informazio guztia duzue www.mintzalaguna.eus-en eta www.topagunea.eus atarian. Bietan jarri dugu albiste bana. Dena den, zenbait kontu gogorarazi nahi dizkizuegu: 
 
- Gogoratu: aurten Taberna ibiltaria izango dugu!
 
 Taldeka abestera animatu nahi zaituztegu, denon artean giro aparta jarriko dugu! www.mintzalaguna.eus atarian, eskuin aldean, kantutegia duzue, bertatik gustukoen duzuen abestia aukeratzeko. Nahi baduzue, kantutegia zuzenean jaitsi dezakezue hemen. 

Herriko lagun batzuen gomendioak


liburuaren eguna