Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunagaz batera Darabilgu kanta aurkeztu genuen Angulerin. Jendetza batu ginen eta euskaraz bizitzeko gure konpromisoa berretsi.
Hemen 2015an Hori Bairekin batera egin genuen azken ekitaldietako bat duzue. Mikel Martinez eta Patxo Telleriak Desentxufatuak lanarekin azaldu ziguten zein ederra den euskalduna izatea...
"Nagusiak eskolara" ekimenaren bidez, herriko hainbat lagun eskolatik pasatuko dira, euren jakintza eta esperientziak ikasleei kontatzeko. Lehenengoa Sabin Arana izan da, eta "Larrabetzu eta burdina historian" gaia jorratu zuen. Hona 6. mailako gelako andereinoaren balorazioa:
Larrabetzuko Euskara Sustatzeko Erabilera Planaren barruan merkataritza alorra ere jorratu nahi dugu. Horretarako AHIZE aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri gara herriko taberna, denda eta bestelako zerbitzuetako hainbat gunetan komunikazio eta informaziorako kartelak gutxienez elebidunak izateko. Hemen duzu hitzarmena:
Nagusiak eskolara proiektuaren bigarren ekitaldian, gure amama batzuk bisitatu zuten eskola, 1go eta 2. zikloko umeei euren haurtzaroari buruzko informazio eta bizipenak kontatzera: baserriko bizimodua, eskolakoa, jolasak, kaleko giroa... Galdera asko egin zituzten umeek, eta danak oso gustura ibili zirela kontatu digute.
Joxean Artzeren Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza liburuetako hainbat poemetan oinarritu ziren Bide Ertzean eta Metro Koadroka taldea, errezitaldia eta kontzertua modu dotore eta erakargarrian uztartzeko. Hori Bai gaztetxean gozatu ahal izan genuen ekitaldiaz.