karmelo ayesta 1

 

Iragarri bezala, Karmelo Ayesta gurean egon zen atzo, bere liburua, "GOZA DAITEKE GEHIAGO. EUSKALDUN BATEN HIZKUNTZA-BIDAIA", aurkezten.


    hitanoa solasaldia

 

Atzo, urriak 12, hainbat lagun batu ginen Hori Bai Gaztetxean, hika, hitanoa, ba don eta ez don, toka eta doka...  modu desberdinez deitzen diogun hizkera berezi eta erakargarri honi buruz apur bat gehiago jakiteko.


gurasolagun tailerra


gurasolagun taldea

 

Dakizuenez, Berbalagun taldea badago Larrabetzun, eta oraingoan Gurasolagun taldea sortu da eskolaren inguruan. Ostegunean batzen dira, arrastiko 4:30ean, eskolako txinboetan. Eguraldi txarra egin ezkero frontoian aurkituko dituzu.

Animatu zaitez eta eurekin batu zeu be!


baserri antzokia2

ABENDUAREN 4an BAZKALTZEKO GONBIDAPENA

 Txorierriko euskaltzaleok badugu aurten zerbait berezia ospatzeko: Baserri Antzokia, euskararen arnasgunea, estreinatzea elkarrekin. Elkartuta poza eta etorkizuna indartsuagoa da eta.

Horregatik, abenduko Euskararen Naziorteko Egunaren harira, gure arteko jaitxo bat antolatzea interesgarria iruditu zaigu. Hori horrela, abenduaren 4rako (domeka) bazkaria eta bazkalondoa girotzeko musika taldea zuzenean (Keu Agirretxea) antolatu ditugu. Beraz, erreserbatu eguna, jai polit bat egiteko modua izango baitugu.


protokoloa

argibide gehiagorako hemen klikatu