BIZIA / BIZITZA / BIZIMODUA

 

 

Nahiz eta Euskaltzaindiak bi hitzen arteko bereizketa oraindik argitzeke daukan, askok honela bereizten dituzte bizia eta bizitza:

 

Bizia

Biologikoa da, landareen, animalien eta bestelako izaki bizidunen oinarrizko ezaugarrien multzoa da (elikatzea, haztea, ugaltzea...). Horregatik, honela idazten dira:bizia galdu, bizia kendu, bizia eman, bizia barkatu...

 

Halaber, izenondoa ere izan daiteke, bizirik dagoena adierazteko (adibidez, “arrain biziak”) edo bizitasuna/intentsitatea adierazteko (adibidez, “kolore biziak”).

 

Bizitza

Kronologikoa da, adinari dagokiona. Izaki bizidun baten jaiotzetik heriotzara doan denbora-bitartea da:

- “Jesusen bizitza; jaiotzatik heriotzara, bizitzako egun guztietan, zintzo jokatu zuen...”

 

Bizimodu hitzak, berriz, bizitzeko modua edo bizibidea adierazten du.

Eguneroko bizimodua iluna eta tristea iruditzen zaio.

- Bizimodua irabazteko lan egin behar izan zuen.


ESTILOA

 

Aukeratu, esaldi pare hauetatik, egokia.

Emaitza mezuaren bukaeran aurkituko duzue.

 

1.          Marrazo handi bat ikusia izan da Getariako partean

2.         Marrazo handi bat ikusi dute Getariako partean

 3.        Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean izan zen eraikia

4.         Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean eraiki zuten

 5.         Langile xehengatik salbatua izan da enpresa

6.          Langile xeheek salbatu dute enpresa

 7.         Umeen gustuak telebistako diren anuntzioengatik erabat manipulatuak                     daude.

8.          Umeen gustuak telebistako anuntzioek erabat manipulatzen dituzte.

 

Zuzenak: 2, 4, 6, 8


Gramatika


Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian. Har dezagun adibide bat:
"gogoak ditut zurekin afaltzera joateko".

Bistan da, gaztelaniaren "tengo ganas" delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da "zurekin afaltzera joateko gogoa dut" edo "zurekin afaltzera joateko gogoz nabil"esatea.

Ikus ditzagun beste adibide batzuk:

- "Baditugu hori lortzeko itxaropenak" "Badugu hori lortzeko itxaropena"

- "Baditugu hori lortzeko asmoak" "Badugu hori lortzeko asmoa"

- "Zeruak estalita egon ziren atzo"  "Zerua estalita egon zen atzo"

- "Gogoak ditut zurekin afaltzera joateko" "Zurekin afaltzera joateko gogoa dut"


Pasartea

Behin baino gehiagotan galdetu didate ea hiru urteko umeek tabletarik behar duten. Nik beti esaten diet hiru urteko ume batek dituen premien zerrenda egiteko eskatuko balidate, tableta ez nukeela jarriko ezta azken postuan ere. Izan ere, hiru urteko haur batek denbora behar du korrika egiteko, landareak ukitzeko, arearekin ibiltzeko, urarekin jolas egiteko, gurasoei musu emateko, jateko, lo egiteko...hori guztia egin behar badu, ez dauka tabletarekin ibiltzeko astirik. Hortaz, 3 urteko haur bat tabletarekin baldin badabil, egiteko premia duen beste zerbait egin gabe ari da uzten.

   Heike Freire

                                                                                                                                                       Pedagogoa eta Filosofoa

                                                                                                                                                  Hik Hasi aldizkaria


BEHIN-BEHINEKO / BEHIN BETIKO

BEHIN-BEHINEKO MARRAREKIN idatziko dugu. Hitz bera (BEHIN) errepikatzen da.

BEHIN BETIKO MARRARIK GABE.

Hitz beraren bikoizketaz sortutako elkarketak honako kasu hauetan idatzi behar dira MARRAREKIN

a) lehen osagaiak deklinabide markarik ez duenean:

  • gorri-gorria
  • zuri-zuria
  • aurre-aurrean

b) Bi osagaiek atzizki bera dutenean:

  • ApurKA-apurKA
  • gutxiKA-gutxiKA
  • egunERO-egunERO

c) Mota honetako elkarketetan (onomatopeiak, gehienbat):

  • zehatz-mehatz
  • mara-mara
  • tipi-tapa
  • aiko-maiko

MARRARIK GABE idatziko dugu lehen osagaiak deklinabide-marka badu:

- Aurrez aurre suertatu ziren. Aurrez-aurresuertatu ziren.

- Batik bat. Batik-bat

- Behinik behin. Behinik-behin.

- Kalez kale. Kalez-kale

EHU Euskara Zerbitzua EHULKU

 

AIPUAK

"Ez zara besteek uste dutena,

agian zeuk uste duzuna ere ez"

(Anari, “Zure aurrekari penalak")

"Besteak ikusita, neure ondorioak

ateratzen ditut. Baina besteek ni

ikusita ateratzen dituzten ondorioak

okerrak iruditzen zaizkit beti"

Lisa Beitia "Hemen ere ez"

Berez, ez naizena naizelako irudia

emateak lotsarazten nau,

berez ez naizena naizela pentsarazteak.

Txistu eta biok Juan Luis Zabala

 

 

Paperezko kontzertuak: ANARI


 

                             BALIO IZAN

 

Batzuetan, NOR saileko aditz gisa hartzen da, eta honela jokatzen da: “*hori ez da balio”; hortik erraza da “*niri ez zait balio” ateratzea, eta ondorioz NOR-NORI saileko adizkiak erabiltzen dira. Dena dela, oinarria NOR-NORK sailekoa baita (“horrek ez du balio”), datiboa sartzen delarik jokoan “niri ez dit balio” bezalakoak erabili behar dira.

 

Zure apunteak ez zaizkit balio azterketa honetarako.

Zure apunteek ez didate balio azterketa honetarako.

Hartu nire boligrafoa, ea balio zaizun

Hartu nire boligrafoa, ea balio dizun.

 

Zuk utzi niri bi liburuak, eta balio ez zaidana itzuliko dizut

Zuk utzi niri bi liburuak, eta balio ez didana itzuliko dizut

Eman zenidan disketea ez zitzaidan balio nire ordenagailuan

Eman zenidan disketeak ez zidan balio nire ordenagailuan

 

Ariketak HEMEN