GRAMATIKA

NOIZ BER- ETA NOIZ BIR-?

Ez dago araurik, baina bai joera argi bat:

• bir- + kontsonantez hasten diren aditzak

• ber- + bokalez hasten diren aditzak

1/ Euskal hitzen forma estandarrak zein diren erabakitzea da Euskaltzaindiaren betebehar garrantzitsu bat, eta forma horiek Hiztegi Batuan zehazten ditu (Euskalbar Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna barran duzu, beste hiztegi askorekin batera, Hiztegi Batua). Bertan kontsulta egin, eta:

http://www.irale.hezkuntza.net/image/image_gallery?uuid=b48c3fc5-d93e-4155-9799-03bb9bd23ab3&groupId=17604&t=1382004406354

Beraz, [ber- +bokalez hasten diren aditzak] formula aditz guztiek betetzen dute, batek izan ezik: berpiztu delakoak(euskara dialektalean badaude noski birdun formak: birpiztu, birbiztu eta birbistu); eta [ber- + kontsonantez hasten diren aditzak] formula, berriz, aditz guzti-guztiek betetzen dute, nolabaiteko salbuespenak denak dira-eta izenak.

2/ Gogoratu ezen, aurrizki horien ordez, adberbio bat erabili dezakezula gehienetan. Izan ere, batzuetan gogor samarra gertatzen da aurrizkidun forma (“Berronarketak, orain!” krisi denbora honetan inoiz edo behin aldarrikatzen den honekin gertatzen den bezala, edo “zalantzak birsortu”rekin, edo “ez berrizoztu”rekin…), eta naturalagoa-edo aditzondoa baliatzea:

birberotu = berriz berotu

berregituratu berriz egituratu / bestela egituratu

http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/593


Bikote bakoitzetik bat aukeratu:

1- Horrek Perurenak besteKO indarra dauka.

2- Horrek Perurenak beste indar dauka.

3- Eskolako liburuak BESTERIK ez dut ekarri.

4- Eskolako liburuak BESTERIK ez ditut ekarri.

5- Zurekin BESTERIK ez du nahi.

6- Zurekin BAINO/BAIZIK ez du nahi.

7- NORBERAK BERE etxean nahi duena egin lezake.

8- NORK BERE etxean nahi duena egin lezake.

 

Erantzun zuzenak: 1,3,6,8


 OSO  eta GUZTI

 OSO zenbatzailea, oro har zatigarriak diren gaiekin bakarrik erabili daiteke.

GUZTI, ordea, zatiezinak diren gaiekin erabili behar da.

 

Esne OSOA edan behar duzu.                Esne GUZTIA edan behar duzu.

Ur OSOA amaitu da.                                 Ur GUZTIA amaitu da.

Denbora OSOA dago ikasten.               Denbora GUZTIA dago ikasten.

Zegoen azukre OSOA bota diot.           Zegoen azukre GUZTIA bota diot.

 


EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK

 

Isabel, nerbiosa al zaude?               Isabel, nerbioso (urduri) al zaude?
Musikaklasika gustatzen zait.        Musika klasikoa gustatzen zait.
Perpaus erlatiba da hori.                 Perpaus erlatiboa da hori.
 
Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik goren maila baita.
 
Mikel da anaia nagusiena.                  Mikel da anaia nagusia.
 
Oso graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta osodesegokia da hori euskaraz:
 
Ez naiz trebeegia.                    Ez naiz oso trebea.
Ez da azkarregia.                     Ez da oso azkarra.
 
Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:
 
Ez dut gehiegi ulertu.  Ez dut asko ulertu.
Margolan hori ez dut gehiegi atsegin. Margolan hori ez dut asko atsegin.  

 

 


Lietratura eskolak Gotzon Barandiaranen eskutik