Larrabetzun euskararen erabilera sustatzea
Iragarri bezala, Karmelo Ayesta gurean egon zen atzo, bere liburua, "GOZA DAITEKE GEHIAGO. EUSKALDUN BATEN HIZKUNTZA-BIDAIA", aurkezten.
Atzo, urriak 12, hainbat lagun batu ginen Hori Bai Gaztetxean, hika, hitanoa, ba don eta ez don, toka eta doka... modu desberdinez deitzen diogun hizkera berezi eta erakargarri honi buruz apur bat gehiago jakiteko.





